Dekorazio-irudia

Aniztasunak konektatzen gaitu

Aurre egin gorroto-diskurtsoei

Dekorazio-irudia

Aniztasunak konektatzen gaitu

Aurre egin gorroto-diskurtsoei

Dekorazio-irudia

Aniztasunak konektatzen gaitu

Aurre egin gorroto-diskurtsoei

You were redirected to http://decolores.navarra.es/eu/web/decolores/hasiera .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Hasiera - Nafarroa koloretan

Gauza gehiago daude batzuk eta besteak elkartzen gaituztenak bereizten gaituztenak baino

“Gizarteak taldetan sailkatzen gaitu. Ez gara fidatzen eta aurreiritziak ditugu desberdinak direnekin. Uste dugu ez dugula kidetasunik. Estereotipoak eraikitzen ditugu. Bereizten gaituen horretan jartzen dugu begirada, desberdin egiten gaituen horretan”.

Sentsibilizazio bideo honen helburua da erakustea badaudela gauza gehiago batzuk eta besteak elkartzen gaituztenak bereizten gaituztenak baino, aurreiritzi eta estereotipoei aurre egiteko.

Bideoak Nafarroako GGKEen Koordinakundearen laguntza izan du, eta bertan parte hartu dute Zurrumurruen aurkako Zaska sareak, Tecir Sareak eta, horren garapenean, Kulturarteko Hezkuntza Zerbitzuko gazteek, Lantxotegi Elkarteak, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Arreta Zerbitzuak, Kideak Zerbitzuak, Motxila 21ek, CERMINek, Gaz Kalók, La Majarík, Nafarroako Medicus Mundik, Rosa de Bulgaria Elkarteak, Fénix Elkarteak eta Berriozargo Gazteguneak.

Arraza-bereizkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Martxoaren 21aren inguruan antolatutako jarduerak:

  • Martxoaren 19an, Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu zuen, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuak berresten duen “konpromiso irmoa duela arrazismoaren, xenofobiaren eta aporofobiaren aurka, eta jatorriagatiko, kulturagatiko edo talde etniko batekoa izateagatiko diskriminazio ororen aurka, esparru publikoan, pribatuan nahiz digitalean”.

  • ‘Arrazakeriaren aurkako zinema’ zikloa, hilaren 26an bere azken filma proiektatuko duena, “Exopia” izenekoa. Gainera, hilabete honetan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako sentsibilizazioari buruzko “Giza liburutegiak” proiektuaren hiru multzoetako lehena hasi da, Nafarroako hainbat tokitan egindako topaketekin: Lodosa, Carcastillo, Iruñeko Arrosadia auzoa, Miranda Arga eta Eguesibar.

  • Igandean, hilaren 23an, Burlatako Kultur Etxean ’14.4’ antzezlana ikusi ahal da. Juan Diego Bottok idatzia, 14,4 kilometrora dauden bi munduren arteko bidaia aztertzen du, Ahmeden bizitza islatuz. Ahmed Tangerren bizi da, eta 9 urterekin penintsulara dator, kamioi baten azpian ezkutatuta. Antzezlan honetarako sarrerak agortuta daude.

Aurreko urteetako sentsibilizazio-kanpainak

Pie de página