Nafarroa Koloretan Nafarroako Gobernuak Kulturarteko Bizikidetzaren eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako borrokaren inguruan sentsibilizazio-ekintza guztiak biltzen dituen zeharkako marka da, eta, “Bizitza partekatzen dugu. Nafarroa egiten dugu” kanpaina aurkeztu nahi du kulturarteko bizikidetzaren alde. 

“Bizitza partekatzen dugu. Nafarroa egiten dugu” kanpainaren helburua da estereotipoekin, klixeekin eta umorearekin jolastea oztopo horiek gainditu beharra daudela nabarmendu eta azpimarratzeko eta elkar hobeto ezagutu beharra sakontzeko. 

Kanpainan, Nafarroan bizi diren eta bizitza hemen egiten duten hainbat gaztek eta adinekok parte hartu dute. Horietako batzuk, Ouduya, Halah edo Steven, esate baterako, hemen jaio ziren. Beste batzuk, berriz, kanpotik etorri ziren; adibidez, Miguel duela 60 urte etorri zen Extremaduratik; Younoussa Malitik iritsi zen duela 14 urte; edo Melissa Nafarroara etorri zen Nikaraguan falta zuen segurtasunaren bila. Era horretan, bizitza nola partekatzen duten, Nafarroa nola egiten duten eta haiek ere nola nafarrak diren kontatzen digute.

Egunero, elkarrekin, pertsona askok eta leku askotan Nafarroa horrela egiten dugu. Etorkizun handiagoa duen lekua, leku atseginagoa, inklusiboagoa eta hobea.

Eta zuk nola egiten duzu Nafarroa? Nola egiten dugu Nafarroa?

 

Elkarrekin bizi gara, baina ez dugu partekatzen

Izan ere, elkarrekin bizitzea ez da soilik espazio geografikoak partekatzea. Nafarroako biztanleriaren %16 atzerritarra bada ere, beste %84 askotan bere bizilagunak ezagutu ere egin gabe bizi da. Bizikidetza aisialdirako eta lanerako espazioak partekatzea da; alegia, hauek guztiak partekatzea: bizilagunak eta jaiak, kirola bere garaipen eta porrotekin, hezkuntza bere lorpen eta ahaleginekin, sormena, musika, kultura, gastronomia, familia eta, azken batean, bizitza.

Duela urte askotatik, Nafarroako biztanleriaren ezaugarria da gizarte mestizoa, anitza, arraza anitzekoa, eleanitza eta hainbat jatorrikoa izatea.

Soilik 2021ean, 3.225 pertsona migratzaile iritsi ziren, eta, horrela, Nafarroak biztanleria galtzea saihestu zen. Beraz, Nafarroaren etorkizuna askotariko gizartea da eta izaten jarraituko du.

Baina nola eraikitzen da Nafarroa hori orainean eta etorkizunean?

Oso maiz eta Nafarroako leku askotan, gizartean, koadriletan, herrietan, auzoetan, komunikabideetan eta prentsan, gizarte askotarikoak, biziak, indartsuak eta gazteak dituen aberastasunari eta balioari bizkar emanda bizi gara.

Sarritan, nafarrak izateko soilik modu bakarra dagoela uste dugu.

Eta zuk nola egiten duzu Nafarroa? Nola egiten dugu Nafarroa?