Mugarik gabeko emozioak

Mugarik gabeko emozioak

Mugarik gabeko emozioak

 

Nafarroa Koloretan Nafarroako Gobernuak Kulturen Arteko Bizikidetzaren sentsibilizaziorako eta Arrazismoa eta Xenofobia borrokatzeko ekimenak biltzen dituen markak "Mugarik gabeko emozioak" kanpaina aurkezten du kulturen arteko bizikidetzaren alde.

Kulturen arteko bizikidetza horretarantz joateko, zenbait bide aztertu dira, eta honako esperimentu soziologiko hau planteatu da, non sei lagunek parte hartzen baitute, seiak Nafarroakoak eta a priori elkarrekin ikusteko txikia izan dezaketenak. Alabaina, beren esperientzia pertsonalaren eta bizipenen gaineko zenbait gai planteatzen direnean, ikusiko dugu elkarrekin aunitzez gauza gehiago partekatzen dituztela, pertsonak sentimenduen bidez konektatuta gaudela.

 

Sei lagun horiek ez zuten elkar ezagutzen, eta elkarrenaganako enpatia izan dute mugarik ez duten emozioak partekatu dituztenean: maite duten norbaiten heriotza, ezusteko bisita batek ematen duen zoriontasuna, marrazoenganako beldurra...

Izan ere, esperimentu honetan emozio unibertsalez aritu dira, hala nola poza, tristura, ezustea eta haserrea. Eta, ikusleak konturatuko direnez, jende gehienarentzat oso antzekoak dira emoziook, berdin baitio gizon ala emakume izan, non jaioa izan, zein adinetan egon, zertan lan egin, nola gauden eta nolako mintzaira dugun.

Esperimentu honekin, estereotipoak hautsi asmo dira, horietako bazuk Nafarroan bizi diren migratzaileekin erlazionatuta daudenak. "Haiek" eta "gu" hori puskatu nahi dugu, eta aitzinera egin Nafarroa elkartu eta aniztun baterantz; kolorezko Nafarroa baterantz, non guziok parte izaten ahal garen.