Espacio en blanco

video+texto

 

Nafarroa Koloretan Nafarroako Gobernuak Kulturen Arteko Bizikidetzaren sentsibilizaziorako eta Arrazismoa eta Xenofobia borrokatzeko ekimenak biltzen dituen markak "Mugarik gabeko emozioak" kanpaina aurkezten du kulturen arteko bizikidetzaren alde.

Kulturen arteko bizikidetza horretarantz joateko, zenbait bide aztertu dira, eta honako esperimentu soziologiko hau planteatu da, non sei lagunek parte hartzen baitute, seiak Nafarroakoak eta a priori elkarrekin ikusteko txikia izan dezaketenak. Alabaina, beren esperientzia pertsonalaren eta bizipenen gaineko zenbait gai planteatzen direnean, ikusiko dugu elkarrekin aunitzez gauza gehiago partekatzen dituztela, pertsonak sentimenduen bidez konektatuta gaudela.

texto más foto

 

Sei lagun horiek ez zuten elkar ezagutzen, eta elkarrenaganako enpatia izan dute mugarik ez duten emozioak partekatu dituztenean: maite duten norbaiten heriotza, ezusteko bisita batek ematen duen zoriontasuna, marrazoenganako beldurra...

Izan ere, esperimentu honetan emozio unibertsalez aritu dira, hala nola poza, tristura, ezustea eta haserrea. Eta, ikusleak konturatuko direnez, jende gehienarentzat oso antzekoak dira emoziook, berdin baitio gizon ala emakume izan, non jaioa izan, zein adinetan egon, zertan lan egin, nola gauden eta nolako mintzaira dugun.

Esperimentu honekin, estereotipoak hautsi asmo dira, horietako bazuk Nafarroan bizi diren migratzaileekin erlazionatuta daudenak. "Haiek" eta "gu" hori puskatu nahi dugu, eta aitzinera egin Nafarroa elkartu eta aniztun baterantz; kolorezko Nafarroa baterantz, non guziok parte izaten ahal garen.

texto dos columnas

Bizikidetza lantzeko eskola-lantegiak

Kolorezko Eskolaren proiektua dela bide, asmoa da "Mugarik gabeko Emozioak" kanpaina helaraztea Foru Erkidegoko ikastetxe guzietara, kulturen arteko ikuspegi aniztun eta errespetuzko hori transmititzeko Nafarroako udalerri guzietako haurrei eta gazteei. 

Lantegi hau 10 urtetik gorako ikasleentzat da, eta kanpainako bideoaren emanaldiarekin hasiko da. Ondoren, esperimentuaren ondorioak bateratuko ditugu, eta ikasleen esperientzia pertsonalekin aberastuko dugu, oinarri gisa hartuta 'Mugarik gabeko Emozioak' kanpainan landutako emozioak, sentimenduak eta bizipenak.

Gehiago jakiteko, kontaktatu Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuarekin honako helbide honetan: migraciones.convivencia@navarra.es.