Aniztasuna gure DNAn dago - Decolores

Aniztasuna gure DNAn dago

Aniztasuna gure DNAn dago

Aniztasuna gure DNAn dago
Zientifikoki frogatuta dago
Pertsonek gure kode genetikoaren %99,9 elkarbanatzen dugu
Zientifikoki frogatuta dago pertsonek gure kode genetikoaren %99,9 elkarbanatzen dugula. Soilik gure DNAren %0,1 desberdina da eta hor da gure arbasoen migrazio ibilbideak aurkitu ahal ditugun lekua. Gizaki guztiak bizi garen lekura beste toki batetik iritsi den beste pertsona batengatik gatozelako.
Horregatik ere arrazakeriak ez du zentzurik. Pertsona guztiak berdinak gara, era berean, anitzak. Nafarroak arrazakeriaren aurka dagoen gizarte baten alde egiten du apustu eta horretarako jatorri etnikoaren araberako prebentzio, babes eta erreparazio politika publikoak bultzatzen ari ditu.
2021-2026 Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Borroka Planak hainbat arloetara zuzendutako neurriak ditu barne, horien artean hezkuntza, formakuntza, sentsibilizazioa, pertsona migratzaileen elkarteen aldeko neurriak eta biktimen atentziorako eta erreparaziorako justizia errestauratiboan oinarritutako neurriak.
Nafarroa Koloretan markatik arrazakeria eta xenofobiaren aurkako kanpai hau jatorri genetikoan zentratu nahi izan dugu, jatorria baita hain zuzen ere jarrera arrazista eta xenofobo gehienen oinarria. Horretarako Nafarroarekin binkulazio bat duten arlo desberdinetako hainbat profesional DNA proba bat egitera gonbidatu ditugu ADNtro enpresaren bidez, nondik datozen ezakutzeko. Proiektu honetan parte hartzeagatik eskerrak eman nahi dizkiegu.
Beharrezkoa da narratiba diskriminatzaile eta arrazakerien aurka borrokatzea, baita pertsona guztien ahotsa kontuan izatea ere. Gure zeluletako bakoitzak giza espeziearen jatorriari buruzko pista bat ematen digulako.
Aniztasuna gure aberastasun handiena da. Aniztasuna gure DNAn dago

Aurora Beltrán
Abeslaria
“Sinestezina iruditzen zait gaur egun ere norbait arrazista izatera ausartzea"
Nahasketa kontinentala |
|
%87,6 %4,1 %3,3 %3,1 %1,9 |
Europa Amerika Afrika Asia hegoaldea Asia ekialdea |

Chimy Ávila
Futbolaria
“Koloreak edo jatorriak ez dute inporta. Guztiok bihotz bat dugu eta berdinak gara”
Nahasketa kontinentala |
|
%54,5 %33,8 %6,1 %3,7 %1,8 |
Europa Amerika Asia hegoaldea Asia ekialdea Afrika |

Enrique Villareal
(El Drogas)
Abeslaria
“Nire aberria maite dudan jendea dagoen lekua da”
Nahasketa kontinentala |
|
%91,1 %3,2 %2,7 %1,8 %1,2 |
Europa Afrika Amerika Asia ekialdea Asia hegoaldea |

Mai Garde
Futbolaria
“Guztiak migratzaileak gara. Guztiak leku guztietakoak gara”
Nahasketa kontinentala |
|
%93,8 %5,3 %0,9 |
Europa Asia ekialdea Afrika |

Maialen Gurbindo
(Chica sobresalto)
Abeslaria
“Jorge Drexlerek dioen moduan: inongoa guztiz, alde guztietakoa pixka bat"
Nahasketa kontinentala |
|
%91,6 %4,1 %2,4 %1,9 |
Europa Afrika Asia ekialdea Amerika |

Maitane Melero
Atleta
“Argi dago arrazakeriak ez duela inolako lekurik”
Nahasketa kontinentala |
|
%96,5 %1,7 %1,5 %3,7 |
Europa Asia ekialdea Asia hegoaldea Amerika |

Belén Galindo
Kazetaria
“Atzera begiratzen badugu, guztiok leku guztietatik gatoz"
Nahasketa kontinentala |
|
%91,7 %3 %2,7 %2,6 |
Europa Asia ekialdea Amerika Afrika |

Rita Lora
Pisu eta disko jaurtilaria
“Munduko hiritarrak gara eta gustua aniztasunean dago"
Nahasketa kontinentala |
|
%92,8 %3,6 %2,6 %1 |
Afrika Asia hegoaldea Europa Asia ekialdea |

Javier Solano
Kazetaria
“Jaiotzen zaren edo hiltzen zaren tokikoa zara?"
Nahasketa kontinentala |
|
%90 %5,1 %3,4 %1,6 |
Europa Afrika Asia hegoaldea Asia ekialdea |

Joaquín Calderón
Aktorea eta cinema zuzendaria
“Artean eta bizitzako esparru askotan, nahastea aurreratzea da”
Nahasketa kontinentala |
|
%81,7 %11,3 %3,9 %2,3% %0,8 |
Europa Asia hegoaldea Amerika Afrika Asia ekialdea |

Natalia Lacunza
Abeslaria
“Ez genuke desberdin tratatu behar gatozen lekuaren arabera"
Nahasketa kontinentala |
|
%90,4 %4,2 %2,9 %2 %0,5 |
Europa Amérika Afrika Asia hegoaldea Asia ekialdea |

Steven Wu
Sukaldaria
“Munduko beste puntako norbaitekin, zure inguruko jendearekin baino gauza gehiago izan ditzakezu amankomunean"
Nahasketa kontinentala |
|
%86,6 %8,6 %3,3 %1,4 %0,2 |
Asia ekialdea Amerika Asia hegoaldea Europa Afrika |

Julian Iantzi
Kazetaria
“Azala eta jaioterria karkasa bat dira, baina inporta duena barruan duguna da"
Nahasketa kontinentala |
|
%94,3 %2,8 %1,6 %1,3 |
Europa Afrika Asia ekialdea Amerika |

Yorrick Throman
Nafarroako Orkesta Sinfonikoko konzertinoa
“Mundu guztiak hainbeste jakin ahalko balu, arazo gutxiago egongo lirateke”
Nahasketa kontinentala |
|
%43,7 %39,5 %7,7 %7 %2,1 |
Europa Asia ekialdea Asia hegoaldea Amerika Afrika |

